“Nire olibondoa” umeentzako ipuin euskaratua aurkeztu da. Jatorriz, Hazar Elbayya idazle gazatiarrak idatzitako ipuina da. Bellaterra argitaletxe katalanarekin batera argitaratu dugu Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak, Yala Nafarroa con Palestinak eta Mundubat Fundazioak. Mario Unamuno itzultzaileak egin du itzulpena euskarara.
Aurkezpenean Elisa Huarte (Yala Nafarroa), Ibon Meñika (Gernika-Palestina) eta Mario Unamuno (itzultzailea) izan dira.
Funtsean, ipuina Palestinako afera umeei kontatzeko bide bat da. Neskato baten kontakizuna da erdigunean dagoena eta, orrialdeetan zehar, olibondoak Palestinako herriaren sendotasuna, maitasuna eta bake nahia islatzen ditu.
Elkartasun aktiboaren kanpainaren baitan kokatzen da proiektua.








