Yala Nafarroa con Palestina

Plataforma navarra de 248 colectivos y más de 1800 personas contra el genocidio y la ocupación y por una Palestina libre

Palestinako Ama Lurraren eguna

Martxoaren 30a lurraren eguna da Palestinan. Indarrez lapurtu zizkieten lurrak berreskuratzeko herri baten borroka gogoratzen da. Baita ere, lur-lapurreta masibo horren aurkako protesta batean Israelgo armadak 6 palestinar hil zituela gogoratzen da. Orain 50 urte betetzen dira.

PALESTINAKO AMA LURRAREN EGUNA 2026 ERREKURTSOAK

Palestinan, lurrak familia askoren ekonomia ezezik, sustraitze eta leku eta komunitate bateko kide izatearen sentimendua ere sostengatzen du. Eta lur horretan bertan ernetzen da itxaropenaren, itzuleraren, bakearen eta askatasunaren hazia.

Palestinako lurralde historikoan olibondoa bakearen eta bizikidetzaren sinbolo izan da beti, eta baldintza zailetan errotzeko eta bizirauteko duen gaitasunarekin modu metaforikoan irudikatzen du hamarkadetan zehar, okupazioaren, apartheidaren eta genozidioaren mende dagoen herri baten biziraupena.

Denbora horretan areagotu egin dira nekazari palestinarrek Israelgo ejertzitoaren aldetik jasaten dituzten erasoak, baina batez ere kolonoen aldetik. Beren uztak suntsitzen eta lapurtzen dituzte edo beren lurretara sartzea eragozten diete. Familia osoak kanporatzen dituzte, jipoitzen edo erailtzen ez dituztenean. Hau dena, zigorgabetasun osoz eta Israelgo gobernuaren eta armadaren babesarekin.

Eta, hala eta guztiz ere, olibondoak, herri palestinarrak bezala, hor dirau, baldintza txarrenetan eusten, lurrari besarkatuta, hainbeste aldiz erneberritzen ikusi duen lur horri.
Iaz bezala, Nafarroako gizarte osoa animatu nahi dugu datorren asteburuan Palestinako lurraren eguna ospatzera eta horrela, borrokak eta erresistentziak elkartuz jarraitzera. Herri guztietan Palestinaren aldeko olibondo bat egotea nahi dugu, irudikatzeko lurralde hau izan dela, dela eta beti izango dela solidarioa, eta ez duela herri palestinarra ahazten.

Nafarroako herritar guztiak animatu nahi ditugu olibondo bat landatzera edo harekin batera jarduera solidarioak antolatzera, iada landatuta baldin badute.
Iaz 30 herrik baino gehiagok bat egin zuten ekimenarekin eta horiekin batera beste hainbat herri ere batuko dira aurten Sartagudatik Pirinioetaraino. Guztien batura garrantzitsua da, eta tokiko jarduera guztien argazkiak eta bideoak jaso eta batu nahi ditugu Palestinara bidaltzeko, gure berotasuna eta babesa jasotzen jarrai dezaten.

Iruñean, datorren igandean, hilak 29, 12:00etan hemen elkartuko gara Piparrikan, iaz gure olibondoa landatu genuen lekuan. Palestinako poemak izango ditugu, musika, Dabke dantzatuko dugu, aurreskua eta aperitibo txiki batekin amaituko dugu.

Era berean, jakinarazi nahi dugu ostiral honetan, Mendillorrin, Iruñeko Udalak Palestinaren aldeko lorategi bat inauguratuko duela, Yala Nafarroak pasa den urtean egindako proposamen bati erentzuna emanez. Ekitaldi horretan Mendillorriko institutuko ikasle eta irakasleek parte hartuko dute; egun hauetan, memoriari buruzko jardunaldiak egiten ari direnak.

Olibondoa bezala, zutik egon behar dugu Palestinako, Libiako edo Irango herrien ondoan, baina AEBen eta Israelen politika supremazista eta kolonialisten aurka.

Inperio genozidak eroriko dira eta olibondoak, herri palestinarrak bezala, bizirik iraungo du.